Marie Curie

Maria Salomea Skłodowska-Curie erradiologia arloan aitzindaria izan zen eta bitan irabazi zuen Nobel saria. Parisko eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.

Gramo puru bat radio lortu ahal zela frogatu zuen. Hurrengo urtean, Kimikako Nobel saria jaso zuen, radioa eta polonioa aurkitu eta radioa bakartu izanagatik. Lehen bezala, ez zuen bakartzea patentatu, zientzialari guztiek azter zezaten.

Marie Curie bi Nobel Sari lortzen lehen pertsona izan zen. Handik aurrera, elementu horrekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean: Curie laborategian.

Lehen Mundu Gerran, Curiek erradiografia mugikorraren erabilera proposatu zuen soldadu zaurituak tratatzeko. Gramo bat radio ikerketarako eman zuen eta geroago lortu zuen beste bat, Varsoviako Radioaren Institutuari ere bai.

1995ean, haren gorpua Parisko Panteoira eraman zuten: han lurperatu den lehen emakumea da.

MARIE CURIE MARIE CURIE